Bilbao Bike Summit. Otsailaren 12an, 9:30ean. Euskalduna Jauregia

Bilbao Bike Summit Bilboko Udalak RedBici: RCxB-rekin batera sustatutako lehen topaketa da, eta bizikletaren papera du ardatz, hiria eraldatzeko palanka gisa. Bizikleta-mugikortasunean lider diren Europako eta Espainiako hiri nagusiak biltzen ditu, Bilbon bizikleta-kultura sustatzen jarraitzeko esperientziak, estrategiak eta ikaskuntzak partekatzeko.

Jardunaldia bizikleta-mugikortasunean erreferenteak diren hiriak biltzen dituen hitzaldi eta eztabaida-mahaien programa baten inguruan egituratzen da, bai Europa mailan, bai Estatu mailan. Egunean zehar, hiri-plangintzari, politika publikoei eta bizikletaren eguneroko erabilera garraiobide gisa bultzatzeko estrategiei buruzko esperientzia finkatuak eta ikuspegi anitzak partekatzen dira.

Bilbao Bike Summit elkartrukerako eta ikasketa kolektiborako espazio gisa planteatzen da, ezagutza praktikoa sortzera eta administrazioen eta hiri-mugikortasunaren eraldaketan inplikatutako eragileen arteko sareak indartzera bideratua, bizikleta hiri jasangarriago eta bizigarriagoetara aldatzeko palanka gisa hartuta.

Informazio gehiago: www.bilbaobikesummit.es

Bilboko bizikleta-plan berria

#BiziBilbaoBizikletaz, Bilboko Udalaren ekimena, bizikleta hirian alternatiba erreal eta irisgarri bihurtzeko jaio da. Bi urtez, programa honek Bilbo doako jarduera, ekitaldi eta formazioz beteko du adin eta maila guztietarako, eta jende gehiago animatuko da pedalei eragiten egunerokoan, lanera, unibertsitatera edo hiriko beste edozein tokitara joateko.

«Martxa aldatu eta Bilbo, eraldatu» lelopean, mugikortasun osasuntsuagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa bultzatu nahi dugu. Bizikleta egunero erabili edo hasten ari bazara, ikasteko, gozatzeko eta beste era batera mugitzeko aukerak aurkituko dituzu.

Erabili bizikleta «pro» bat bezala

#BiziBilbaoBizikletaz ekimenaren barruan, Bilboko Udalak «Bizikleta Bat Gehiago» metodologian oinarritutako bizikleta prestakuntza plana eskaintzen du, edonork modu seguruan eta doan ikasi edo hobetu ahal izateko.

DBHko 1. mailatik 4. mailara bitarteko ikasleei zuzenduta dauden saioak beren ikastetxeetan egingo dira, eta 16 urtetik* gorako pertsonei zuzendatutakoak BiziTokin eskainiko dira (Erribera, z/g. BilboBuseko kotxetegien aurrean)**. Saio bakoitzak bi ordu irauten du, eta eskolak hainbat maila eta ordutegitan antolatzen dira, emakumeentzako eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako ikastaro espezifikoak barne.

Hasiberria bazara edo hiri-inguruneetan zure trebetasuna hobetu nahi baduzu, prestakuntza honek konfiantza irabazten lagunduko dizu eta bizikleta zure ohiko garraiobide bihurtzen.

*16 eta 17 urtekoek helbide honetan eman behar dute izena: info@bizibilbaobizikletaz.eus

**Nola iritsi:
  • Bizikleta partikularrean (bizikleta-aparkaleku bat du sarreran).
  • Bilbaobizin: mailegu-gune berria Ignacio Ellakurian 6
  • Bilbobusen: 10. linea, Ignacio Ellakuria geltokia.
  • Metroz: San Ignazio geltokia edo Lutxana-Erandio geltokia.

Prestakuntza irekiak
Saioak astelehenetik ostegunera ematen dira 16:00etatik 20:00etara, 1. mailako, 2. mailako, 3. mailako ikastaroak, emakumeentzako ikastaro espezifikoa eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako ikastaroa barne. Gainera, ostiralak 1. mailako eta 2. mailako ikastaroetarako erreserbatuta daude astegunetan joaterik ez dutenentzat edo tokirik ez badago bi txandatan: 16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroa garatzeko, bizikleta eta beharrezko materiala eskaintzen dira, nahiz eta nahiago dutenek bizikleta propioa eraman dezaketen.
Iraila
II. Maila
Emakumeak II. Maila
Hasiera data: 2026/09/02
Amaiera data: 2026/09/09
Egunak: 02/09, 07/09 eta 09/09
Ordutegia: 16:00 - 18:00
Izena eman
I. Maila
Emakumeak I. Maila
Hasiera data: 2026/09/02
Amaiera data: 2026/09/09
Egunak: 02/09, 07/09 eta 09/09
Ordutegia: 18:00 - 20:00
Izena eman
II. Maila
Emakumeak II. Maila
Hasiera data: 2026/09/01
Amaiera data: 2026/09/10
Egunak: 01/09, 03/09, 08/09 eta 10/09
Ordutegia: 16:00 - 18:00
Izena eman
III. Maila
Emakumeak III. Maila
Hasiera data: 2026/09/01
Amaiera data: 2026/09/10
Egunak: 01/09, 03/09, 08/09 eta 10/09
Ordutegia: 18:00 - 20:00
Izena eman
III. Maila
III. Maila
Hasiera data: 2026/09/14
Amaiera data: 2026/09/23
Egunak: 14/09, 16/09, 21/09 eta 23/09
Ordutegia: 16:00 - 18:00
Izena eman
III. Maila
III. Maila
Hasiera data: 2026/09/14
Amaiera data: 2026/09/23
Egunak: 14/09, 16/09, 21/09 eta 23/09
Ordutegia: 18:00 - 20:00
Izena eman
II. Maila
II. Maila
Hasiera data: 2026/09/15
Amaiera data: 2026/09/24
Egunak: 15/09, 17/09, 22/09 eta 24/09
Ordutegia: 16:00 - 18:00
Izena eman
II. Maila
II. Maila
Hasiera data: 2026/09/15
Amaiera data: 2026/09/24
Egunak: 15/09, 17/09, 22/09 eta 24/09
Ordutegia: 18:00 - 20:00
Izena eman
I. Maila
I. Maila
Hasiera data: 2026/09/04
Amaiera data: 2026/09/25
Egunak: 04/09, 11/09, 18/09 eta 25/09
Ordutegia: 16:00 - 18:00
Izena eman
I. Maila
I. Maila
Hasiera data: 2026/09/04
Amaiera data: 2026/09/25
Egunak: 04/09, 11/09, 18/09 eta 25/09
Ordutegia: 18:00 - 20:00
Izena eman
Jarduerak
#BiziBilbaoBizikletaz-ek, gainera, hainbat jarduera ditu, hala nola Igandeak bizikletaz, edizio bakoitzean Bilboko barruti bati protagonismoa emango diotenak, edo Mugikortasunaren Astearen esparruan bizikleta protagonista dela sortuko diren ekintzak.

Garrantzitsua:

  • Parte hartzeko, pasa izen-emate stand-etik eta zigilatu zure txartela jarduera bakoitza osatzen duzun bakoitzean.
  • Bi jarduera osatu behar dira oparien zozketan parte hartu eta opari bereziak jasotzeko.
  • Ekitaldira joateak "Bizikletaren Igandeak" publizitate kanpainan adingabeen irudia zabaltzeko baimena dakar.
Bizikleta igandea Deustun
Data: urriak 4 Lekua: Botika Zaharreko parkea (patinaje pistaren alboan)

Programa: Kartel ofiziala deskargatu (laster)

Ordutegia: 11:00 - 14:30 h

Goiz osoan zeharreko jarduerak:

  • Haurrentzako bizikleta gymkhana - Probatu zure trebetasuna gurpilen gainean. Bizikleta propioa ekartzea gomendatzen da.
  • Bizikletak konpontzeko tailerra - Ikasi zure bizikleta egoera onean mantentzen.
  • Bide-hezkuntzako tailerra - Bilboko Udaltzaingoak emana, zirkulazio eta segurtasun arauak ikasteko.
  • DYA tailerrak - Hurbildu anbulantziara eta ezagutu lehen sorospen eta Bihotz-Biriketako Bizkortze (BBB/RCP) oinarrizko teknikak.
  • Bigarren eskuko bizikleten stand-a - Aurkitu zure bizikleta berritzeko aukerak.

Ordutegi zehatzeko jarduerak:

  • 11:00 h - DYA tailerrak:
  • 11:00 h – 12:00 h - Lehen sorospenen prestakuntza
  • 12:00 h – 13:30 h - Txikienentzako lehen sorospenen prestakuntza + anbulantziara bisita
  • 13:30 h – 14:30 h - Desfibriladorearen maneiu
  • 14:00 h - Oparien zozketa

Garrantzitsua:

  • Parte hartzeko, pasa izen-emate stand-etik eta zigilatu zure txartela jarduera bakoitza osatzen duzun bakoitzean.
  • Bi jarduera osatu behar dira oparien zozketan parte hartu eta opari bereziak jasotzeko.
  • Ekitaldira joateak "Bizikletaren Igandeak" publizitate kanpainan adingabeen irudia zabaltzeko baimena dakar.
Bizikleta igandea Rekalden
Data: urriak 18 Lekua: Rekaldeko plaza

Bizikleta igandea Arriaga plazan
Data: irailak 20 Lekua: Arriaga plaza

Programa: Kartel ofiziala deskargatu (laster)

Ordutegia: 11:00 - 14:30 h

Goiz osoan zeharreko jarduerak:

  • Haurrentzako bizikleta gymkhana - Probatu zure trebetasuna gurpilen gainean. Bizikleta propioa ekartzea gomendatzen da.
  • Bigarren eskuko bizikleten stand-a - Aurkitu zure bizikleta berritzeko aukerak.
Informazio gehiago, zalantzak eta bajak, hemen: